Jabetze Eskolako ikastaroetan onartutakoen zerrendak argitaratu dira
2025/02/25

2025eko Udaberriko Jabetze Eskolako ikastaroetan onartutakoen zerrendak argitaratu dira.
Beste denboraldi batez, Emakumeen Jabetze Eskola, errealitatea ikuspegi kritiko, dekolonial eta feministatik hausnartzeko, eztabaidatzeko eta aztertzeko topalekua izango da. Estrategia eta aliantza feministak sortzeko eta indartzeko gunea, non ikastaro eta tailer desberdinetatik maila pertsonalean eta kolektiboan indartzeko prozesuak bultzatuko diren.
Jarraian eta ikastaro bakoitzean sakatuz, eskainiko diren ikastaroetan onartuak izan diren emakumeen zerrendak ikus daitezke.
- Barne iraultza piztuz tailerra: emozioak, feminismoa eta ekintza.
- Emakumearen zikloak eta osasun hormonala.
- Euskal WikiEmakumeok tailerra.
- Elkar zaintzarako Biodantza.
- Nik ere konpontzen dut: etxeko konponketa tailerra.
- Kosmetika naturala tailerra.
- Brikolea: Biziraupenerako brikolaje tailerra.
- Autodefentsa feminista
- Boterea, ahizpatasuna eta perreoa.
- Ziklikoki bizi etxekoekin.