Jabetze Eskolako ahalduntzeko espazio berriak irailean martxan jarriko dira

2018/09/12

Pertsonaletik kolektibora, talde-gakoko prozesua bezala, ahalduntzea lan egiteko espazioak dira. Behar ezberdinak atenditzeko eta lantzeko hainbat espazio garatzen joango dira.

Ikasturte honetan martxan jarriko diren ahalduntzeko espazioak hurrengoak dira:

Harreman afektiboak Tratu Onak sustatzeko Gunea

Espazio honen helburu orokorra da emakumeen ahalduntzean laguntzea, tratu ona maila pertsonalean, erlazioetan eta baita arlo sozialean ere txertatuz, bake erlazioak sortzeko nork bere buruarekin eta ingurunearekin.

Taldea 2018ko urrian hasiko da, eta hamabost egunez behin elkartuko da, hilabeteko lehen eta hirugarren ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara, Andretxean.

Dinamizatzailea Inma Merino de Castro izango da, Lura terapia psikologiko eta sexologikoko gunekoa, eta saioak gaztelaniaz izango dira.

Izena emateko epea 2018ko irailaren 3an hasiko da. Andretxean.

Gure burua maitatzen ikasten Gunea

Espazio honen helburu orokorra da bortizkeria pairatu izan duten emakumeen ahalduntze prozesua sustatzea, bere bizitzaren gaineko erabakiak hartzeko, talde interakzioaren bidez, eta tratu onetik bizitza-proiektu bat sortzeko.

Dinamizatzailea Itziar Gandía Quintanilla izango da, Lura terapia psikologiko eta sexologikoko gunekoa, eta saioak gaztelaniaz izango dira.

Taldea 2018ko irailean hasiko da.

Informazio gehiagorako:

Berdintasun Zerbitzua  (Gizartekintza)  Portalea, Bista Eder kalea, 10 (4.solairuan)