ARETO LITERARIOA
"Itsaspeko Bihotzak" familien saioan izena emateko epea zabalik
2025/02/20

Zabalik Andretxean egingo den Itsaspeko Bihotzak areto literarioaren familien saioan izena emateko epea.
Galtzagorri elkarteak otsailaren 25ean, arratsaldeko 17:30ean Andretxean, familiei eskainiko dien saioan izena emateko epea gaurtik eta otsailaren 23ra arte egongo da zabalik eta formulario honen bidez egingo da.
Itsaspeko Bihotzak areto literarioa Eibarko Juan San Martin Liburutegiak eta Berdintsun Zerbitzuak elkarlanean antolatu duten hezkidetzan oinarritutako ibilbide artistiko-pedagogiko da. Honek genero-berdintasunaren gaia jorratzea du euskal haur-literaturaren bidez.
Liburu zehatz bat aitzakiatzat hartuta, gelako txoko bakoitzean hezkidetzarekin zuzenean lotutako gai bat landuko dute 5 eta 8 urte bitarteko txikitxoek.