Hainbat jatorritako emakumeen topagunearen saio berezi bat izango dugu

2022/10/14

Datorren asteartean, hainbat jatorritako emakumeen topagunearen saio berezia izango dugu. Oraingoan, Egoaiziako kideek lagunduko digute, eta Peruko emakume-elkarteetako kideak gonbidatu ditugu, esperientziak eta jakintzak partekatzeko.

Eguna: urriak 18, asteartea

Ordua: 17:30 - 19:30

Tokia: Andretxea (Zezenbide 9 baxua)

Irekia eta doakoa izango da.