Eibarko Udala

"Gu ere bagara" erakusketaren aurkezpena, Andretxean

2025/04/29
Gu ere bagara erakusketaren aurkezpena
Gu ere bagara erakusketaren aurkezpena

Getxoko LGTBIQ+ nagusien kontatu gabeko istorioak jasotzen dituen erakusketa Andretxean egongo da eta maiatzaren 5ean, arratsaldeko 18:00etan, aurkeztuko da.

"Gu ere bagara" erakusketa proiektua Inés Bermejo Larrañaga artistak eta Julen Nafarrate Aurrekoetxea kazetariak bultzatutako sormen-lana da. Proiektu honen helburua Getxoko LGTBIQ+ nagusien kontatu gabeko istorioak jasotzea da, eta, aldi berean, ezagutu zer nolakoa den euren errealitatea eta bizipenak. Horretarako, elkarrizketak egin dituzte Getxoko LGTBIQ+ nagusien artean eta jasotako istorioekin kale erakusketa egin zuten, gaiari ikusgarritasuna emateko.

Erakusketa, maiatzaren 5etik ekainaren 30era egongo da ikusgai Andretxean eta maiatzaren 5ean, arratsaldeko 18:00etan, egileek honen aurkezpena egingo dute.