Eraso sexistarik gabeko San Juanetako festak
Eraso sexistarik gabeko egunak eta gauak lelopean gidak eta kartelak banatuko dira neska eta mutilentzat.
Zer da Beldur Barik Jarrera?
Kultura matxista eta indarkeria sexistaren adierazpenak eraldaketarako konpromiso pertsonal zein kolektiboa adierazten dituzten jarrerak dira. Alegia, neska eta mutilek ezberdintasun egoerei nola egiten diegun aurre erakusten duten jarrerak. Errespetuan, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeriaren bazterketa irmoan oinarritzen direnak. Pertsona orok daukagu gure burua (eta gorputza) zein gure ingurunea eraldatzeko gaitasuna. Beldur Barik programaren nahia da ahalduntze eta jabekuntza prozesu horietan laguntzea. Bide horretan, ezinbesteko deritzogu beren jarrerekin, ekimenekin, gorputzekin edota adierazpenekin, indarrean dugun kultura eredua transgreditzen duten pertsonak ikusaraztea eta erreferente bilakatzea.
Beldur Barik programaren inguruko informazioa gehiagorako SAKATU HEMEN.