Empalabramiento: jabetzea bultzatzeko erdarazko klaseak Andretxean irailean
2018/09/12
Empalabramiento, jabetzea bultzatzeko erdarazko klaseak dira. Empalabramiento programa sortu zen genero ikuspegia kontuan hartzen duten materialak egokituta eta ikasleak zein testuinguru sozialetan bizi diren aintzat hartuta.
Programaren helburu nagusia da emakumeek bere eskubide eta ahalmenen kontzientzia indibiduala hartzea, baliabideak eskuratzea, eraginean irabaztea eta jendartearen parte izatea eskubide osoko herritar gisa eta baldintza-berdintasunean.
Klaseak astearteetan eta ostiraletan izango dira goizeko 10:00etatik 12:00etara, Andretxean. Eta irailaren 11n hasiko dira.
Klaseak doakoak izango dira eta emakumeei zuzenduak.
Formatzailea Nerea del Campo Aguirre da.