EME Estilo Ariketak. Emakumeen Aurkako Indarkeria Sinbolikoak erakusketaren inaugurazioa Andretxean
2023/10/31
Azaroaren 3an, arratsaldeko 19:00etan, Josune Aranguren Zatika artista eibartarraren EME Estilo Ariketak. Emakumeen Aurkako Indarkeria Sinbolikoak erakusketa inauguratuko da Andretxean.
Erakusketa honek artistaren bizipenak eta gogoeta pertsonalak bilduko ditu, bere testuen eta pinturen arteko loturak ezarriz. Emakumeok hainbat eremu eta egoeratan jasaten ditugun indarkeria sinbolikoak ilustratzen ditu: lanean, amatasunaren aurrean, gorputz ez-arauemailea izateagatik, lehiakortasun-eredu baten inposaketapean, zaintza-lana egozten digutenean, iruzkin eta txiste matxisten aurrean, baztertzen gaituen hizkuntza baten ondorioz, etab.
Erakusketa hau 15 irudik eta 13 testuk osatzen dute, eta horiei erakusketako bisitariaren iritziz falta diren testu eta margolanak gehitu dakizkieke. Horretarako, materiala jarriko zaie eskura.
Data: azaroak 3, ostirala
Ordua: 19:00
Lekua: Andretxea, Isasi kalea 11.