Emakumeen jabetzerako ahalduntzeko espazioak
Ahalduntzeko espazioak hauek dira:
Harreman afektiboak tratu onak sustatzeko
Tratu onaren eredutik harreman afektiboak lantzeko gunea da. Tratu ona maila pertsonalean, erlazioetan eta baita arlo sozialean ere txertatzea du helburu, bake erlazioak sortzeko nork bere buruarekin eta ingurunearekin.
Ordutegia: hilean bi ostegun, 17:00etatik 19:00etara.
Izen-ematea: andretxea@eibar.eus / 943 54 39 38 / Isasi kalea 11.
Empalabramiento: Jabetzea bultzatzeko erderazko klaseak
Helburua da gaztelania ikasten duten bitartean, emakumeek bere eskubide eta ahalmenen kontzientzia indibiduala hartzea, baliabideak eskuratzea, eraginean irabaztea eta jendartearen parte izatea eskubide osoko herritar gisa eta baldintza-berdintasunean.
Ordutegia: astearteetan, ostegunetan eta ostiralean goizeko 10:00etatik 12:00etara.
Izen-ematea: andretxea@eibar.eus / 943 54 39 38 / Isasi kalea 11.
Gure burua maitatzen ikasten
Espazio honen helburu orokorra da bortizkeria pairatu izan duten emakumeen ahalduntze prozesua sustatzea, bere bizitzaren gaineko erabakiak hartzeko, talde interakzioaren bidez, eta tratu onetik bizitza-proiektu bat sortzeko.
Informazio gehiago: berdintasuna@eibar.eus
Doakoak dira.
OHARRA: Hainbat gune garatuko dira hainbat beharrizani erantzuteko.