Emakume migratzaileak, eskubideak dituzten emakumeak, programa

2022/03/08

Alboan Fundazioak, Egoaizia Eibarko elkartearen laguntzarekin "Emakume migratzaileak, eskubideak dituzten emakumeak" izeneko jarduera astea antolatu du.

Martxoaren 10etik 14ra bitartean Errebal Plazian, 9:00etatik 19:30era.

Proiektu honen helburua da emakumeak migrazio - prozesuaren fase guztietan jasaten dituzten indarkeriak ikusaraztea. 

Antzerki-Foruma ere egongo da 11n, ostiralean; kontu kontalariak, 13an, igandean, eta topaketa bat Eibarko emakume migratzaileen erronka ezberdinez aritzeko, hizpideak ondoko hauek izango direlarik: enplegua, gizarte baliabideak, prestakuntza eta inklusio soziala. Halaber, kulturartekotasunaz ere arituko gara HHIren eta udalerriko herritarren eskutik.

Goizetan, Escape Room eta antzara-jokoaren gisako hezkuntza jolasak izango ditugu ikastetxeetako ikasleentzat eta aisialdiko taldeentzat. Modu dibertigarria izango da errealitate horietaz hausnarketa egiteko.

Modu egonkorrean, argazkien erakusketa eta karrusel multzo bat egongo dira, emakume migratzaileek zainketa-lanetan duten zereginari buruzkoak. Aldi berean, “Zure arropa martxan” kanpainaren barnean, arropa biltzeko gune bat ezarriko da, kausarako fondoak biltzeko asmoz, eta, halaber, sinatzeko gune bat ere jarriko da, Migrazio eta Asilorako Akordio Europarrean genero ikuspegia kontuan izateko.

Eibarko programa ikusteko SAKATU HEMEN.