Eibarrek bat egin du, beste urte batez, Indarkeria Matxisten Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Egitaraua.

Egitaraua.

2020/11/24

Eibarko Udalak, berriz ere, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Adierazpena babesten du. Bertan, emakumeen babesaren aldeko hainbat puntu jasotzen dira, bai eta benetako berdintasun eraginkorraren aldeko borrokan ere kontuan izan beharrekoak. "Geure burua bizirik eta aske nahi dugu" lelopean, bihar, asteazkena, azaroak 25, herritarren elkarretaratzeak egingo dira Untzagan, Berdintasunaren pasealekuan eta Urkizun.

Eibarko Udalak Indarkeria matxisten Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko du aurten ere. Bihar, asteazkena, izango da, azaroak 25. Aldarrikapen- eta dibulgazio-jarduerak izango dira, eta Udalak berak bat egingo du emakumeenganako indarkeriaren aurkako Adierazpen Instituzionalarekin. Biharko egunari amaiera emateko, herritarren elkarretaratzeak egingo dira, 20:00etan, Unzagan, Berdintasunaren pasealekuan eta Urkizun, "Geure burua bizirik eta aske nahi dugu" lelopean. Udalak dei egiten die herritar guztiei mugimendu feministak deitutako mobilizazioekin bat egiteko, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko eguna dela-eta.

Ordu erdi lehenago, 19:30etik aurrera, performance bat izango, "Bortxatzaile bat bidean" izenburupean, Untzagan, Berdintasunaren pasealekuan eta Urkizun.

Bestalde, bihar ospatuko den egun bereziaren egitarauaren barruan, gaur, azaroak 24, arratsaldeko 19:00etan, Coliseo Antzokian izango da ikusgai Adela eta Martirio Bernarda Albaren etxean, La Casa de Bernarda Albaren bertsio esperpentikoa. Irene Hernando eta Nerea Ariznabarreta aktoreek antzeztu eta Saioa Iribarrenek zuzendutako lanak Federico Garcia Lorcaren lana euskaraz modu profesionalean ikusteko aukera emango du. Sarrerak 5 euro balio du, eta Coliseoko leihatilan bertan erosi ahal izango da, antzezlana hasi baino ordu erdi lehenago.

Aurten, gainera, "Mujeres al Cuadrado" (Indarkeria matxistatik bizirik atera diren emakumeak) elkartearen hamargarren urteurrena ospatzen da, eta, bestalde, Juan San Martin Udal Liburutegiak, Berdintasun Zerbitzua-Andretxearekin lankidetzan, azaroaren 25eko irakurketa-gida bat izango du, data horrekin eta berdintasun-gaietan interesa izan dezaketen guztientzat.

Jarduera guztiak sarean antolatu dituzte Neledantzak, “Mujeres al Cuadrado” Elkarteak, Kaxa Mugimendu eta Sormen Guneak eta Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak-Andretxeak.   

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunaren Adierazpen Instituzionalaren aldeko atxikimendua

Gainera, Udalak aurten ere bat egin du "Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren" adierazpen instituzionalarekin. Adierazpen hori aho batez babestu dute udal talde guztiek, eta Udalak konpromisoa hartu du "indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen eskubideak arreta prozesu guztiaren erdigunean jartzeko".

Adierazpen horrek, gainera, honako neurri hauek jasotzen ditu: "Zaintza hobetzea, indarkeria-egoeretan dauden emakumeen forma berriak eta profil berriak hautemateko eta horien aurrean azkar jarduteko"; "indarkeria matxistaren forma guztietan aurre egiten dieten emakumeentzako arreta- eta laguntza-zerbitzuak mantentzea, hobetzea eta egokitzea, ikuspegi erreparatzailearekin"; "emakumeen ahalduntzeari eta gazteen artean indarkeriaren prebentzioari laguntzeko programak bultzatzea"; "tokiko bizitzan berdintasun-programak zaindu eta finkatzea"; "COVIDren krisia emakumeen pobretzean eta kalteberatasunean zer eragin izaten ari den aztertzea, laguntza-jarduera espezifikoak diseinatu ahal izateko"; "genero-ikuspegia txertatzea enplegu-galerak, diru-sarrerak eta krisiaren beste eragin negatibo batzuk arintzeko neurrietan "; eta "erakundeen arteko lankidetza eta koordinazioa eskatzea, beharrezkoak diren ekimen guztiak abian jartzeko”.

Erlazionatutako edukia:

Bideoa