Eibarko Udala

Eibarrek "Adineko emakumeekin lan egiteko gakoak" proiektuan parte hartu du

2022/01/12
Adineko emakumeak
Emakundek EHUko antropologia feministako ikerketa-taldeak EAEko Emakumeen Etxeekin elkarlanean "Adineko emakumeekin lan egiteko gakoak" egindako azterlana aurkeztu du.

Azterlana zortzi etxetako teknikarien eta dinamizatzaileen eta adineko emakume erabiltzaileen parte-hartzearekin egin da: Arrasate, Azpeitia, Basauri, Eibar, Ermua, Gasteiz, Ondarroa eta Urola Garaia. 

Proiektuan, adinkeria eta zahartzaroko eskubideen urraketa, prekarietatea eta pobrezia, bizikidetza, harremanak eta bakardadea edo indarkeria matxista jorratzen dira, besteak beste. 

Gainera, proiektuak adineko emakumeekin ahalduntzearen ikuspegitik lan egiteko dekalogo bat aurkezten du. 

Azterlana deskargatzeko SAKATU HEMEN

Dokumentua Juan San Martin Udal Liburutegian eta Andretxekoan eskuragarri dago mailegatzeko.