Eibarko Udala

Eibarko emakumeen aztarnak erakusketa

2018/10/25
Eibarko emakume artisten eta ondareko erakusketa kolektiboa. Eibarko emakumeen aztarnak erakusketarekin Udalak bat egiten du Ondarearen Europako Jardunaldiekin, zeinaren aurtengo ardatz tematikoa “Ondarea, emakumeen emaria” den.

Artista eibartarren begiradaren bitartez, erakusketa honek balioan jarri nahi du Eibarko emakumeen protagonismoa garaietan zehar eta gure hiria eta bertako ondarea (industria, damaskinatua eta grabatua, literatura, gizartea, musika…) garatzean haiek bete duten papera. 

Inaugurazioa urriaren 25ean da, 19:00etan, Portaleko erakusketa-gelan. 

Erakusketa urriaren 25etik, azaroaren 18ra bisitatu ahal izango da, erakusketa-gelak duen ohiko ordutegian.

Informazio gehiago eskuratzeko SAKATU HEMEN.