Eibarko Udala

Cristina Chiquín Rodríguez argazkilari guatemalarrak hitzaldia eskainiko du Andretxean, maiatzaren 6an, astelehenean.

2024/04/30
Cristina Chiquín Rodríguez argazkilari guatemalarrak hitzaldia eskainiko du Andretxean
Cristina Chiquín Rodríguez argazkilari guatemalarrak "Continnum de violencias contra las mujeres en Guatemala desde el conflicto armado interno hasta hoy" hitzaldia emango du Guatemalan emakumeek bizi dituzten indarkeria sistemikoen inguruan.

Maiatzaren 6an, astelehena, arratsaldeko 18:30ean Andretxean izango den hitzaldi-solasaldia Entreamigos-Lagun Artean GGKErekin lankidetzan argitaratu berri duen "La Búsqueda" fotoliburutik abiatuko da. Bertan, herrialdean bizi duten indarkeria sistemikoaren ondorioz emakumeek justiziara iristeko dituzten zailtasunak dokumentatzen dira.

Cristina Chiquín Rodríguezek dokumentatu du 36 urteko gerraren ondoren emakumeek justizia eske egin duten lana, baita "Virgen de la Asunción" Hogar Seguro izeneko tragediaren kasua ere, non 56 neska hil ziren erreta, edo emakumeen desagerpena, salerosketa eta feminizidioa, ia egunero gertatzen direnak herrialde horretan.

Cristinaren hitzetan: "Fotoliburu hau Guatemalan emakumeek bizi dituzten indarkerien continuumaren bilduma izatea nahi dut, gogorra da horrela esatea, baina Emakumeen aurkako Gerra da han bizi duguna".