Eibarko Udala

Coral Herrera Gómez Andretxean

2024/01/22
Coral Herrera Gómez Andretxean
Idazle eta komunikatzaile feministak La Revolución amorosa: Los cuidados en el centro hitzaldia emango du Andretxean, otsailaren 5ean.

Emakumeok aspertuta gaude maitasunagatik sufritzeaz: bikote-maitasuna zoriontasuna lortzeko modu posible bakartzat izan dugu, baina orain maitasuna matxismotik askatu nahi dugu eta goitik behera eraldatu, maitasunak min egin ez diezagun eta ez gaitzan menderatu.

Maitasuna ezin da izan zapalkuntzarako, sufrimendurako eta heriotzarako bide bat, baizik eta amodiozko sareak ehuntzeko aukera emango digun esperientzia pozgarri bat, non bikotea elementu bat gehiago den, baina inoiz ez bakarra.

Maitasun Iraultza geldiezina da, eta ez dago atzera bueltarik: gero eta emakume gehiago gara askapen pertsonal eta kolektiboko prozesuez gozatzen. Gure harremanak aldatzen goazen heinean, bizi garen gizartea aldatzen dugu, erromantikoa politikoa delako eta elkar maitatzeko beste modu batzuk posible direlako.

Gizonek gu askatzearen aurka egiten jarrai dezakete eta bakarrik geratu, edo beren askapenari heldu diezaiokete.

Guk asko aurreratu dugu, eta ez gara eserita geratuko haiek noiz harrapatuko gaituzten zain: ereiten joan garen hazien fruituak jasotzen ari gara, garaipenak lortzen ari gara, eta asko iraultza horren beldur diren arren, gero eta gehiago gara.

Hizlaria: Coral Herrera Gómez

Eguna eta ordua: 2024ko otsailak 5, astelehena, 18:30etan

Hizkuntza: Gaztelania

Otsailaren 5ean, arratsaldeko 18:30etan eskainiko du bere hitzaldia, Andretxean.

Saio irekia izango da hau.