Bihotz, bi hots, bi txotx! bakarrizketa komikoa Andretxean
2025/06/16

Ekainaren 19an, arratsaldeko 18:00etan Garawi Cejotak "Bihotz, bi hots, bi txotx!" bakarrizketa komikoa ekarriko du Andretxera.
LGTBIQ+ Kolektiboaren Eskubideen Aldeko Kanpainaren baitan, ekainaren 19an, arratsaldeko 18:00etan Andretxean, Garawik bere maitasun istorioak kontatuko dizkigu umorea ardatz nagusia izanik. Maitasun erromantikoari kritika sakona egingo dio, eta horren ildora hainbat gai ukituko ditu: polimaitasuna, espazioen gestioa, mugak, sare sozialak... Dena bizipen "bollero" batetik.
Euskeraz eskainiko den bakarrizketa hau, irekia izango da, dohainik eta ez da aurretik izena eman beharko.