Berdintasun Zerbitzua - Andretxeak orrialde ofizial berria dauka Facebooken

"Berdintasun Zerbitzua - Andretxea" Facebookeko orrialde ofizial berriaren irudia.

"Berdintasun Zerbitzua - Andretxea" Facebookeko orrialde ofizial berriaren irudia.

2020/10/22

Gaurtik aurrera, "Berdintasun Zerbitzua - Andretxea" izenpean, interesatuek aipatutako udal zerbitzuarekin zerikusia duten nobedade nagusiak jarraitu ahal izango dituzte Facebookeko orrialde berrian.

Berdintasun Zerbitzua - Andretxeak orrialde ofizial berria dauka gaurtik, urriak 22, Facebook sare sozialean, "Berdintasun Zerbitzua - Andretxea" izenarekin.

Aurreko orriarekin -Andretxea Eibar- izandako gorabehera tekniko eta kudeaketa gorabehera batzuk direla eta (udal honetako Berdintasun Zerbitzuak kudeatzen zuena), gaurtik aurrera aurreko orrialdea ez da udal honetatik kudeatuko, eta Andretxeatik antolatzen diren zerbitzu, ekitaldi eta jarduera guztien berri emango zaie herritarrei kanal berriaren bidez.

Beraz, Berdintasun Zerbitzua - Andretxeak aurreko orrialdearen jarraitzaile guztiei dei egiten die sortu duen orrialde berria jarraitzeko eta "Gustatzen zait" botoiari emateko, interesatzen zaien informazio guztia jasotzeko.

Azkenik, Facebooken sortutako orrialde ofizial berriaz gain, Berdintasun Zerbitzua - Andretxeak Twitterren eta Instagramen presentzia daukala gogorarazten da, baita Telegram berehalako mezularitza aplikazioan ere.