Berdindu Zerbitzuaren aurkezpena

2021/04/27

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak eskaintzen du Berdindu Zerbitzua. Zerbitzu hori lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualei eta haien ingurukoei informazioa eta arreta ematekoa da.

Berdinduk honako hauek eskaintzen dizkie erabiltzaileei:
  • Arreta, informazioa eta orientazioa sexu-orientazioaren eta genero-identitatearen gaietan.
  • Laguntza emozionala eta soziala horietaz jabetzean.
  • Sozializazio-sareetarako sarbidearen orientazioa.
  • Eskubideen defentsan eta egikaritzan laguntzea eta orientatzea.
  • LGTBIfobiaren eta sexu- eta genero-orientazioagatiko diskriminazioaren biktimei arreta eta laguntza ematea.
  • Eusko Jaurlaritzak eskura dituen zerbitzu publikoetarako sarbideari buruzko informazioa.
  • Senideentzako eta hurbilekoentzako aholkularitza
  • Familientzako laguntza-taldeak
 
Gainera, zeinu-mintzairan edo euskara edo gaztelania ez den beste hizkuntza batean hitz egin behar izanez gero, aldi bereko itzulpen-zerbitzu berri bat dago erabilgarri.
 
Halaber, sexu- eta genero-aniztasunari buruzko aholkularitza eskaintzen die edozein erakunde publiko edo pribaturi.

GIPUZKOA: berdindu.gipuzkoa@gmail.com - 943 216 551

Arreta ordutegia: asteartetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 19:00etara