Eibarko Udala

Azaroaren 25eko egitaraua prest!

2020/11/16
A25 kartela
Gogora dezagun Nazio Batuen Batzar Nagusiak, 1999an, Emakumearen Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna izendatu zuela azaroaren 25a, Rafael Leónidas Trujillo diktadorearen aginduz 1960ko azaroaren 25ean Dominikar Errepublikan gertatutako hiru ahizpa ekintzaile politikoen hilketengatik.

2020ko Azaroaren 25eko egitaraua hurrengoa izango da:

 

Azaroak 24, asteartea 

19:00Adela eta Martirio Bernarda Albaren etxean, La Casa de Bernarda Alba-ren bertsio esperpentikoa 

Irene Hernando eta Nerea Ariznabarreta, Coliseoan

Zuzendaritza – Dirección: Saioa Iribarren

Euskaraz

Azaroak 25, asteazkena: Indarkeria Matxisten Kontrako Nazioarteko Eguna

 19:30_ Bortxatzaile bat zure bidean performance, Untzagan, Berdintasunaren Pasealekuan eta Urkizun 

 20:00_  "Geure burua bizirik eta aske nahi dugu" lelopean, herritarren elkarretaratzeak, Untzagan, Berdintasunaren Pasealekuan eta Urkizun 

Mujeres al Cuadrado (Indarkeria matxistatik bizirik atera diren emakumeak) elkartearen X. urteurrenaren ospakizuna

Juan San Martin Liburutegiak, Berdintasun Zerbitzua-Andretxea laguntzarekin, Azaroaren 25eko irakurketa-gidak eskuragarri izango du.

Informazio gehiagorako eta Bortxatzaile bat zure bidean performance bideo-tutorialak ikusteko SAKATU HEMEN.