Eibarko Udala

Aurten ere ostadarraren koloreekin bankuak margotuko ditugu LGTBI+ eskubideak aldarrikatzeko

2022/05/06
Bankuak margotu
Maiatzaren 17a LGTBI+ fobiaren aurkako Nazioarteko eguna da eta Ekainaren 28a LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko eguna izanik, iaz bezala, bi egun horien artean, herriko banku batzuk ortzadarraren koloreekin margotuko ditugu, ekintza parte-hartzaile baten bidez.

Ekintza honen helburua LGTBI+ eskubideak giza eskubide gisa aldarrikatzea eta Eibar LGTBI+fobiarik gabeko hiri gisa ikusaraztea da. Eibarko auzo guztiek errebindikazio-banku hauek izan ditzaten eta urte osoan bertan egon daitezen.

Hori dela eta, ekintza honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. 

Egun eta ordutegiak adierazten dizkizuegu (euriagatik aldaketak egon daitezke):

Astelehenak: maiatzak 30 eta ekainak 6, 13 eta 20 (9:30 – 12:30).

Astearteak: maiatzak 17, 24 eta 31 eta ekainak 7 (9:30 – 12:30).

Asteazkenak: ekainak 22 (9:30 – 12:30).

Ostegunak: maiatzak 19 eta 26 eta ekainak 2, 9, 16 eta 23 (9:30 – 12:30).

Ostiralak: maiatzak 20 (9:30 – 12:30) eta maiatzak 27 eta ekainak 3 eta 10 (15:30 – 18:30) maiatzak 17 (9:30 – 12:30).

Informazio gehiago jasotzeko edota parte hartzeko jarri zaitezte harremanetan:  andretxea@eibar.eus edo 688 853 440 edo 943 543 938.

Antolatzailea: Berdintasun Zerbitzua – Andretxea.