Arrate jaietan ere Sexu Bizi / Puntu Morea izango dugu

2022/09/07

Sexu-Bizi / Puntu Morea jaigunea sexualitate eta harreman osasuntsuak bultzatzen dituen zerbitzua da.

Gune hau babes leku eta gune segurua izango da eskatzen duen edozein pertsonarentzat, eta aldi berean, genero indarkeriari aurre egiteko bitartekoak eskuratu ahalko dira: laguntza emozionala, informazioa, aholkua eta biderapena, besteak beste.

Arrateko jaietan hurrengo egun eta orduetan erabilgarri izango dugu: 

Irailak 7 eta 8, 24:00 - 03:00, Arraten.

Telefonoa: 688 853 440. 

Informazio gehiagorako SAKATU HEMEN.