Eibarko Udala

Andretxearen udaberriko programazioa argitaratu da

2025/01/31
2025eko Udaberriko programazioa
2025eko Udaberriko programazioa
Udaberriko Andretxearen programazioa ikastaro, hitzaldi eta erakusketa ugari eta anitzez beteta dator.
  • EMAKUMEEN JABETZERAKO IKASTAROAK

Jabetze Eskola prestakuntza feministarako gune bat da. Irekia, hurbila, irisgarria eta anitza, non adin eta jatorri guztietako emakumeon ahalduntzea bultzatu eta parte-hartzea hainbat esparrutan aktiboki erraztuko duten prozesuak gauzatzea ahalbidetzen duen ikastaro eta tailer desberdinen bitartez.

Aurrematrikula epea: 2025eko otsailaren 1etik 23ra (biak barne).

Udalaren eta Andretxearen webguneetan eskuragarri dagoen formulario bat betez egingo da (formularioa Andretxean ere bete daiteke).

Emakumeen diskurtso, dokumental eta esperientziez beteko ditugu hilero antolatzen diren saio ireki desberdin hauek. Eibarko herritarrengan kontzientzia kritiko, dekolonial eta feminista sustatzeko eta gure gizartean oraindik nagusi diren genero-estereotipoak, aurreiritziak edo rolak hautsi ahal izateko.

Udaberrian izango ditugunak, ondorengoak izango dira:

    • Solasaldia: Resistencia y organización de las trabajadoras del hogar y los cuidados (GAZ)- Silvia Carrizo Fernández eta Merlin Medina Acosta.
    • Hitzaldia: Zaintza sistema publiko komunitarioa. Hausnarketa feminista batzuk (EUS)- Miren Aranguren Etxarte
    • Hitzaldia: ONEKAren sorrera eta bilakaera (EUS)- ONEKA, Euskal Emakume Pentsionisten Plataforma.
    • Hitzaldia: Resistencia Romaní (GAZ)- KERA, Emakume Ijito Elkartea.
    • Liburu aurkezpena: Mariokerrak. Nola esan/izan bollera euskaraz (EUS)- Amaia Álvarez Uria eta June Fernández Casete.
    • Emanaldia: Zinegoak.

Ahalduntzea lantzeko espazioak dira, pertsonaletik kolektibora, talde-prozesua gakoa dela.

    • Kintsugi. Hitzak josten. (Izen-emate epea: 2025eko otsailaren 1etik 23ra, biak barne)
    • Itsaspeko Bihotzak areto literarioa- Familien saioa.

Denboraldi honetan izango ditugun erakusketak hauek izango dira:

    • Bizitza onerako alternatibak. Lumaltik Herriak

    • Gu ere bagara. Inés Bermejo Larrañaga eta Julen Nafarrete Aurrekoetxea - EA-LA.