Andretxearen udaberriko programazioa argitaratu da.

2024/01/22

Aurtengo udaberriko Andretxearen programazioa ikastaro, hitzaldi eta erakusketa ugariz beteta dator.

Andretxean denboraldi honetarako prestatutako programazioa honako hau izango da:

Jabetze Eskola prestakuntza feministarako gune bat da, irekia, hurbila, irisgarria eta anitza, non adin eta jatorri guztietako emakumeon ahalduntzea bultzatu, eta parte-hartzea hainbat esparrutan aktiboki erraztuko duten prozesuak gauzatzea ahalbidetzen den.

AurrematrikulakUdalaren eta Andretxearen webguneetan eskuragarri dagoen formulario bat betez egingo dira. (Formularioa Andretxean bete daiteke).

Aurrematrikula epea: 2024ko otsailaren 1etik 25era (biak barne).

Emakumeen diskurtso, dokumental eta esperientziez beteko ditugu hilero antolatzen diren saio ireki desberdin hauek, Eibarko herritarrengan kontzientzia kritiko, dekolonial eta feminista sustatzeko, gure gizartean oraindik nagusi diren genero-estereotipoak, aurreiritziak edo rolak hautsi ahal izateko.

Pertsonaletik kolektibora, talde prozesu bezala, ahalduntzea lantzeko espazioak dira. Behar ezberdinak atenditzeko eta lantzeko hainbat espazio garatzen joango dira.

Oraingo denboraldiko eskaintza berria da hau. Tailer honetan, kolektiboki pentsatuko dugu irakurketa errazaren beharra osasun mental feministaren tresna gisa.

Emakumeen sormena eta produkzio artistiko feministak jasoko dira.