Andretxeak Telegrameko kanal propioa sortu du

2020/07/03

Berdintasun Zerbitzuak-Andretxeak, aste honetatik, bere kanal propioa du Telegram bat-bateko mezularitza-aplikazioan, antolatzen dituzten ekitaldi, jarduera, kanpaina, ikastaro edo tailerrei buruzko informazioa jarraitzaleei bidaltzeko. Telegrameko kanal berri honek "Andretxea Eibar" du izena.

Berdintasun Zerbitzua-Andretxeko nobedade guztiak lortu nahi dituzten pertsonek Telegram aplikazioa deskargatu beharko dute mugikorretan eta "Andretxea Eibar" kanalan harpidetu egin beharko dira. Kanalan argitalpen berri bat egiten den bakoitzean, aldez aurretik harpidetu diren pertsonek jakinarazpen bat jasoko dute beren telefonoetan.

Tresna hau ezartzearen helburua da Berdintasun Zerbitzutik-Andretxetik programatzen diren jarduera ugarien hedapena eta informazioa hobetzea, eta informazio hori herritarrengana modu zuzenagoan eta gardenagoan iristea.