"Ahots pluralak: Emakumeen memoriaren eta justiziaren aldeko estrategiak Guatemalan" dokumentalaren aurkezpena Eibarren, martxoaren 1ean
2022/02/24
Hurrengo martxoaren 1ean, arratsaldeko 18:30ean, Portaleko Areto Nagusian, "Ahots pluralak: Emakumeen memoriaren eta justiziaren aldeko estrategiak Guatemalan" dokumentala aurkeztuko da Eibarren.
Dokumental honetan emakume antolatuen ahotsak jaso dira; hainbat estrategia proposatzen dituzte gatazka-armatuaren testuinguruan giza eskubideen urraketa larrien biktima izan eta bizirik irten ziren emakumeek justiziarako eta erreparaziorako sarbidea izan dezaten.
Proiekzioaren ostean, Paula Barrios Movimiento de Mujeres Transformando el Mundo (Guatemala) elkarteko kidearekin solasaldia izateko aukera izango dugu.
Hegoa, Entreamigos-Lagun Artean, eta Mundu Bakean elkarteak antolatu dute jarduera.
Informazio gehiagorako SAKATU HEMEN.