Ahalduntze espazio berri bat martxan jarriko da: emakume anitzen topaketa espazioa

2019/07/16

Jabetze Eskolako Ahalduntze espazioak pertsonaletik kolektibora, talde-gakoko prozesua bezala, ahalduntzea lan egiteko espazioak dira. Behar ezberdinak atenditzeko eta lantzeko hainbat espazio garatzen joango dira.

2019ko urrian beste ahalduntze espazio berri bat martxan jarriko da: Emakume anitzen topaketa espazioa. Eta, orain arte martxan egon direnak, hau da, Harreman afektiboak tratu onak sustatzeko gunea, Gure buruan maitatzen ikasten gunea eta Empalabramiento, jabetzea bultzatzeko erderazko klaseen gunea, datorren ikasturtean martxan jarraituko dute. 

Emakume anitzen topaketa gunea Eibarren bizi diren emakume anitzak elkartzeko espazio soziala eta komunitarioa da, bizipenak partekatzeko, bakardadeak, isolamenduak, eskasiak, segurtasun-gabeziak, zaurgarritasunak, mesfidantzek eta maila pertsonalean eta taldekoan bizi diren hutsek eragindako bizipenak; hori guztia ahizpatasun ikuspegitik, komunitate ikuspegitik, berdintasun eta kulturartekotasun ikuspegitik.

Lan egingo dugu indarrarekin berriz ere bat egiteko eta birkonektatzeko, barrutik, auto-zaintzatik eta gorputzaren, buruaren eta afektibitatearen zaintzatik, gorputzaren eta emozioen osasuna hobetzeko, energia eta harremanak berreskuratzeko, eta egunez egun gabiltzan lurrarekin berriz ere lotzeko. Nahi ez duguna ikusiz, eta bizitza aske eta komunitatean bizi izaten laguntzen diguten nahiekin lotuz. Era askotako jarduerak egingo ditugu: eskubideen gaineko aktibitateak; baliabide sozial, kulturak eta gastronomikoei buruzko saioak; interesatzen zaizkigun gaien ingurukoak; bisita gidatuak; eta sareko lana.

Izen-emateko epea 2019ko irailaren 2an hasiko da, Andretxean.

Taldea 2019ko urriaren 1ean hasiko da.

Saioak asterokoak izango dira, astearteetan, 17:30etik, 19:30era, Andretxean.

Dinamizatzalea Ana Murcia izango da, Sorburu koop. Feministako kidea.

Saioak gaztelaniaz izango dira.

Ahalduntze espazio guztien saioak urrian hasiko dira eta doakoak izango dira.

Jabetze Eskolako Ahalduntze espazio guztien informazioa ikusteko SAKATU HEMEN.