“Eibarko emakumeak” Arantxa Lasa Astola eibartarraren hitzaldia urriaren 7an izango dugu

Raketistak

Raketistak. Argazkia: Mª Asun Gartzia funtsa

2021/10/05

Aforoa dela-eta, izena eman behar da Emakumearekin Mahaiaren laguntzarekin antolatutako hitzaldi honetara joateko.

Arantxa Lasak, gure herriko Udal Artxiboan bildutako datuetatik eta ahozko zenbait funtsetatik abiatuta, Eibarko emakumearen ibilbide historikoa egingo du, herriaren fundaziotik gaur egun arte, beren bizipenengatik gailendu diren emakume dokumentatuen arrastoei jarraituz; eta fidagarritasun egiaztatuko ahozko kontakizunetan oinarrituko da inolako dokumentutan jaso ez diren emakume izenen aztarnak aurkitu nahian.

Zoritxarrez, iraganeko erroldek ez dute emakumearen lanen eta haien lanbideen errealitatea islatzen, ez baitira agertzen baserrietakoak, ostalariak, merkatariak.... Orduan, negozioaren titularrak senarrak edo aitak izaten ziren, emakumeek haiek adina lan edo lan gehiago egiten bazuten ere.

Eibarko emakumeek beti jardun izan dute Eibarko historiak izan dituen erronken eta aukeren arabera. Bai industria-krisietan, bai industria-suntsiketetan, bai industria-garapen ikusgarrian. Ondorio horretara iritsi da historialari eibartarra.

Aforoa dela eta, hitzaldira joan nahi duenak datuak bidali behar ditu (izen-abizenak, telefonoa, emaila)  helbidera, urriaren 1etik 6ra, edo Andretxera telefonoz deituta (943543938) 9:00etatik 13:00era.