- https://www.eibar.eus/eu/berdintasuna-andretxea/agenda/zinegoak-hedapena
- ZINEGOAK Hedapena
- 2025-06-12T18:00:00+02:00
- 2025-06-12T19:30:00+02:00
- Film laburren emanaldia
2025/06/12 18:00-19:30
ZINEGOAK Hedapena
Andretxea
Film laburren emanaldia
Zinegoak jaialdian ikusgai dauden lanetako batzuk Eibarreraino ekarriko dira, aniztasunarekin eta kulturarekin lotutako emakume zuzendariek egindako ikus-entzunezko laburmetraiak hain zuzen ere.
Laburmetraiak:
- ¿Dónde estás?
María Moreno Novoa
Euskal Herria / Fik / 2025 / 14 min
J.B. gazt eta eus,
azpitituluak euskaraz
Udako azken astean, 25 urteko Nahia eta Laura furgonetan doaz Nafarroako iparraldeko errepideetatik. Nerabezaroko ametsak betetzear daude, nahiz eta horrek bide desberdinetatik eraman ditzakeen.
- Three
Amie Song
AEB / Fic / 2024 / 15 min
J.B. eng eta chin,
azpitituluak euskaraz eta gaztelaniaz
Etxean egindako bilera batean, duela gutxi Estatu Batuetara bere alabarekin bizitzera joan den txinatar jatorriko emakume bat alabaren sekretuak lagun berriengandik ezkutuan mantentzen saiatzen da.
- Mdb
Mila Aquilia
Argentina / Fic / 2025 / 18 min
J.B. gazt, azpitituluak euskaraz
2005. Pilarrek eta bere familiak Mar del Platako goi-klaseko hondartza batean igarotzen dute uda. Han ezagutu du Camila. Hirian, zurrumurrua zabaltzen hasi da, neska-lagunak direla. Bi nerabeek ezkutuan bizi dute lehen maitasuna, onartzen ez dituen gizarte baten aurrean.
- Solo Kim
Javier Prieto de Paula, Diego Herrero
Katalunia / Fic / 2024 / 20 min
J.B. gazt, azpitituluak euskaraz
Rose Kim pertsona trans bat da, baina lanean genero-adierazpen femeninoa darabil oraindik ere. Era irregularrean migratu ondoren herrialde hartan bakarrik dagoelako, agian. Edo, beharbada, beldur delako ez ote duten bere lotura afektibo bakarra galduko: Camila, egunero zaintzen duen haurtxo bat.
- Inkognita
Julen Gorosabel
Euskal Herria / Doc / 2024 / 7 min
J.B. eus, azpitituluak euskaraz
1979ko ekainaren 10ean, zerbitzutik kanpo zegoen Guardia Zibil batek Francis izeneko transformista hil zuen Errenteriako Apolo tabernan. Gertakari hau Euskal Herriko LGTBIAQ+ mugimendua abiarazi zuen txinparta izan zen.
- Azkena
Ane Inés Landeta, Lorea Lyons
Euskal Herria / Doc-Ani / 2024 / 9 min
J.B. eus, azpitituluak gaztelaniaz
Loreak ama eta amona ditu erreferentzia. Bi belaunaldi horien bitartez, emakumeei amatasunari dagokionean esleitu zaien loturari buruzko hausnarketa egiten du. Orain berari dagokio ama izan ala ez erabakitzea eta erantzun beharreko galderen erantzunak bilatzea.