Zine Foruma: El Porvenir

 El Porvenir zine forum saioa berria Pagatxako emakume elkarteak antolatuta, Eibarko Udaleko Berdintasun zerbitzuaren eta Armeria Eskolaren laguntzarekin.

Noiz: Maiatzak 12, 18:30ean.

Non: Armeria Eskolako Areto Nagusian.

Sinopsia:

Nathalie filosofiako irakaslea da Parisko institutu batean. Gogoko du bere lana eta gogoetarekin gozatzen du. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu. Familiaren, ikasle ohien eta amaren artean banatzen du bere denbora. Egun batean, senarrak beste emakume batengatik uzten duela esango dio. Nathaliek askatasunari buruzko teoriak aplikatu eta bizitza berrasmatu beharko du.

Noiz 2023/05/12
18:30 - 20:30
Non Armeria Eskola, Areto Nagusia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal