Zine forum feminista: Cinco lobitos

Pagatxa Emakume Elkarteak Eibarko Udaleko Berdintasun zerbitzuaren laguntzarekin zine forum saio berria antolatu du.

Alauda Ruiz De Azúa zuzendariaren Cinco lobitos filma proiektatuko dute oraingoan.

Sinopsia: Amaia (Laia Costa) ama izan berri da eta nola izan ez dakiela konturatu da. Bikotekidea aste batzuetarako lanera kanpora joan zenez, gurasoen etxera itzultzea erabaki zuen, Euskal Herriko kostaldeko herri polit batera, eta, horrela, haurra zaintzeko ardura partekatu. Amaiak ez dakiena da, orain ama izan arren, ez diola alaba izateari utziko.

Noiz: Martxoak 1, ostirala, 18:30

Non: Portaleko Areto Nagusian

Noiz 2024/03/01
18:30 - 20:30
Non Portalea (Areto nagusia)
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal