Eibarko Udala

2021/03/22 18:30-20:30

Zaintza lanen demokratizaziorantz, hitzaldia

Portaleko Areto Nagusia

Aurtengo martxoaren 8ko egitaraua Eibarko Martxoaren 8ko lan-taldeak antolatu du (Eta Kitto! Euskara Elkartea, Arrate Kultur Elkartea eta Berdintasun Zerbitzua-Andretxea).

2017an sortutako lan-taldea da, oraindik ere eraikuntza prozesuan dagoena. Orain arte, lan-taldearen eginkizuna martxoaren 8ko egitaraua kolektiboki antolatzea eta elkarlana izan da. 

Helburu nagusia da, egun horren bueltan, emakumeak eta feminismoa aintzat hartzea eta aitortzea Eibarren, modu eta jarduera ezberdinen bidez.

Aurtengo programazioaren jardueretako bat honako hau da: Zaintza lanen demokratizaziorantz, hitzaldia.