- https://www.eibar.eus/eu/berdintasuna-andretxea/agenda/v-eibarko-hiria-sari-nagusia
- V. Eibarko Hiria Sari Nagusia
- 2023-05-28T10:00:00+02:00
- 2023-05-28T15:00:00+02:00
V. Eibarko Hiria Sari Nagusia
UNTZAGA
V. Eibarko Hiria Sari Nagusia jokatuko da maiatzaren 28an Eibarren
112,3 kilometroko ibilbidea izango duen proba 10:00etan hasiko da eta zuzenean jarraitu ahal izango da, streaming bidez, Eibarko Txirrindulari Klubaren webgunearen bitartez.
Maiatzaren 28an, 10:00etan, egingo den probak 112,3 kilometroko ibilbidea izango du, eta hiru mendate izango ditu: Itziarko gaina (3. maila); Meagaseko gaina (3. maila); eta San Migueleko gaina (3. maila).
Aurreratu dutenez, 19 taldek hartuko dute parte guztira, eta horietako bakoitzak 6 korrikalari izango ditu.
Ibilbidea, zehazki, honako hau izango da: Eibar-Azitain-Maltzaga-Elgoibar-Mendaro-Deba-Itziar-Arrona-Zumaia-Oikina-Muniosoro-Meagas-Zarautz-Getaria-Zumaia-Arrona-Itziar-Deba-Mutriku-Ondarroa-Markina-Etxebaria-San Miguel-Elgoibar-Maltzaga-Eibar.