Udazkeneko Jabetze Eskolako ikastaroetan izena emateko azken eguna

Berriro ere gonbidatu nahi zaitugu hurbildu zaitezen emakumeontzako topaketa, prestakuntza eta hausnarketa gune honetara. Gure eskaintza zuen gustukoa izatea espero dugu.

Ikastaroak hurrengoak dira: 

  • Autodefentsa Feminista.
  • Feldenkrais: Autokontzientzia mugimenduaren bitartez.
  • Dantzen fusioa.
  • Zure barruko botererako bidaia: jabetzerako yoga (goizez eta arratsaldez).
  • Afrikako dantzak tailerra.
  • Nire zirrarak paperean eta oihalean marraztuz.

Izena emateko azken egunean, irailak 30, ANDRETXEAn eta PEGORAn eguerdiko ordu bata baino lehen egin beharko da inskripzio eskaera, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Egoeraren ondorioz ezinezkoa bada, beste toki batean egingo da, edo online. 

Noiz 2020/09/30
08:00 - 13:00
Non Andretxea eta Pegora
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal