- https://www.eibar.eus/eu/berdintasuna-andretxea/agenda/udazkeneko-jabetze-eskolako-ikastaroetan-aurrematrikula-egiteko-epea
- Udazkeneko Jabetze Eskolako ikastaroetan aurrematrikula egiteko epea zabalik
- 2024-09-01T00:00:00+02:00
- 2024-09-25T23:59:59+02:00
2024/09/01
-
2024/09/25
Udazkeneko Jabetze Eskolako ikastaroetan aurrematrikula egiteko epea zabalik
Udalaren eta Andretxearen webguneetan eta Andretxean
Beste denboraldi batez, Emakumeentzako Jabetze Eskola errealitatea ikuspegi kritiko, dekolonial eta feministatik hausnartzeko, eztabaidatzeko eta aztertzeko topalekua izango da. Estrategia eta aliantza feministak sortzeko eta indartzeko gunea, non ikastaro eta tailer desberdinetatik maila pertsonalean eta kolektiboan indartzeko prozesuak bultzatuko diren.
Informazio guztia Andretxearen 2024ko udazkeneko programazioaren liburuxkan jasota dago.
Aurrematrikulak irailaren 1etik irailaren 25era arte egin ahal izango dira (biak barne), Udalaren eta Andretxearen webguneetan eskuragarri egongo den formulario bat betez (Andretxean ere formularioak bete ahal izango dira).