Eibarko Udala
2024/02/01 08:00
-
2024/02/25 23:00

Zabalik dago udaberriko Jabetze Eskolako ikastaroetan izen-emate epea

Andretxea eta Udaleko webgunea

Udaberriko Jabetze Eskolako ikastaroetan izen-emate epea zabalik egongo da otsailaren 25era arte. 

Jabetze Eskola prestakuntza feministarako gune bat da, irekia, hurbila, irisgarria eta anitza, non adin eta jatorri guztietako emakumeon ahalduntzea bultzatu, eta parte-hartzea hainbat esparrutan aktiboki erraztuko duten prozesuak gauzatzea ahalbidetzen den. 

Izen-ematea Udalaren eta Andretxearen webguneetan eskuragarri dagoen formulario bat betez egingo da. 

Formularioa Andretxean presentzialki ere bete daiteke.