Eibarko Udala
2019/12/21 11:00-15:00

Truke eta doako azoka

Galerias (bizikleta plaza)

Beste urte batez, garai honetako kontsumismo basatiaren inguruko hausnarketa zabaldu nahi du Naluak gure artean, eta nola ez, horri aurre egiteko alternatiba proposatzen digute: Truke eta doako azoka.

Arropa, jostailuak, liburuak eta beste hainbat kontu egongo dira Bizikleta plazan abenduaren 21ean, 11:00etatik, 15:00etara. Eguraldi txarra egiten badu Urkizun egongo dira aterpean (Azpiriko etxe azpian).

Edonor gerturatu daiteke bertan dagoena hartzera, edota erabiltzen ez duen zerbaitengatik aldatzera. 

Nork bere poltsa ekartzen saiatu.