Sorginak! erakusketaren inaugurazioa

EmPoderArte AIMA-k (Emakume Artisten Nazioarteko Elkartea) erakusketa bat aurkezten du  Portaleko erakusketa-aretoan, gogoeta egiten duena XV. eta XVIII. mendeen artean izandako hilketa izugarriei buruz, zeinetan 250.000 emakume hil ziren, sorginkeria leporatuta.

EmPoderArte Emakume Artisten Nazioarteko Elkarteak Europan milaka emakumeren aurka egin zen genozidioa salatzen du erakusketa honetan. Sorginak! izenburua duen erakusketa hau 2021eko irailaren 24an inauguratuko da, eta Portaleko erakusketa-aretoan bisitatu ahalko da, asteartetik igandera, 18:30etik 20:30era, urriaren 24ra arte.

Emakume haiek uko egin zioten sistema kapitalista-patriarkalaren aginduak jarraitzeari eta borroka egin zuten sendatzaile eta emagin gisa beren bizimodua defendatzearren. Historia horrek gaur egun ere oihartzun egiten jarraitzen du, emakumeen eta beren bizi-hautuen jazarpen sistematikoarekin.

Sorginak! EmPoderArte AIMA elkartearen erakusketa bat da. Irabazi asmorik gabeko elkarte horrek —2014az geroztik antolatzen ditu erakusketak, artearen munduan emakumeei ikusgaitasuna emanez—gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatu eta indarkeria matxista salatzen du.

Erakusketaren inguruko jardueren programazioa: 

  • Irailak 24, 19:00

Inaugurazioa

 "Sorginen kontuak” izeneko performance-a, NEREA ARIZNABARRETA.

  •  Urriak 7, 19:00

Bisita gidatua artistekin eta komisarioekin.

  • Urriak 24, 19:00

Musika saioa “Laino guztien gainetik”, MAITE ARROITAJAUREGI-MURSEGO

Bisita gidatuetarako, izena eman beharko da. Edukiera mugatua izango da: berdintasuna@eibar.eus 943 70 84 40 // andretxea@eibar.eus 943 54 39 38.

Komisarioak: Estefanía Ocampos, Esther Garlarza eta Sara Beiztegi. 

Noiz 2021/09/24
19:00 - 20:30
Non Portaleko erakusketa-gela
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal