- https://www.eibar.eus/eu/berdintasuna-andretxea/agenda/sexubizi-gune-morea-zerbitzua-eibarko-59-euskal-jaiean
- SexuBizi-Gune Morea zerbitzua Eibarko 59. Euskal Jaiean
- 2024-05-25T00:00:00+02:00
- 2024-05-25T03:00:00+02:00
2024/05/25 00:00-03:00
SexuBizi-Gune Morea zerbitzua Eibarko 59. Euskal Jaiean
UNTZAGA PLAZA
Sexu Bizi-Gune Morea, sexu aholkularitza eta eraso matxisten aurkako babesgunea eskaintzen duen gune mugikorra, maiatzaren 25ean, larunbata, gaueko 12etatik 03: 00etara egongo da martxan Untzaga Plazan, Eibarko 59. Euskal Jaia dela eta.
Zergatik gerturatu gunera?
- Sexualitateari buruzko informazioa jaso nahi baduzu (erotika, plazera, mitoak, orientazioa, nortasuna, infekzioak, gaixotasunak).
- Kondoiak behar badituzu.
- Aholkularitza profesionala behar baduzu.
- Sexu indarkeriari buruzko informazioa jaso nahi baduzu.
- Sexu erasorik pairatu baduzu, babes gune bat izango duzu.