- https://www.eibar.eus/eu/berdintasuna-andretxea/agenda/sexubizi-gune-morea-sanjuanetan-eskuragarri-izango-da-1
- SexuBizi-Gune Morea Sanjuanetan eskuragarri izango da
- 2026-06-23T00:00:00+02:00
- 2026-06-24T03:00:00+02:00
- SEXU BIZI-GUNE MOREA
SexuBizi-Gune Morea Sanjuanetan eskuragarri izango da
Untzaga plaza
Sexualitate eta harreman osasuntsuak sustatzeko zerbitzua. Jai giroan kokatutako gune mugikorra da, informazioa, aholkularitza eta eraso matxisten aurkako arreta eta babesa eskaintzen dituena.
Zer eskaintzen du zerbitzuak?
- Sexualitateari buruzko informazioa.
- Kondoiak.
- Sexu-indarkeriari buruzko informazioa.
- Sexu-erasoen aurrean, babesgune bat: laguntza emozionala, informazioa, aholkularitza eta beharrezko biderapena eskaintzen dira.
Egunak, ordutegia eta kokapena: UNTZAGA PLAZA
· Ekainaren 19an, 23:00etatik 02:00etara.
· Ekainaren 20an, 23:00etatik 02:00etara.
· Ekainaren 23an, 00:00etatik 03:00etara.
· Ekainaren 24an, 00:00etatik 03:00etara.
Eraso matxisten aurrean arreta telefonikoa San Juanetan
Ekainaren 19 eta 20an, 23:00etatik 11:00etara.
Ekainaren 23 eta 24an, 00:00etatik 12:00etara.
Zerbitzua Gune Morearen ordutegiarekin batera aktibatuko da, eta hurrengo eguneko goizeko 11:00ak edo eguerdiko 12:00ak arte egongo da martxan.
TELEFONOA: 688 853 440
Zer eskaintzen da?
· Informazioa eta aholkularitza. Emakumearen nahiak eta beharrak entzun ondoren, eskura dauden aukera eta zerbitzuei buruzko informazioa emango da, eta beharrezkoa den baliabidera bideratu.
· Larrialdietako esku-hartzea. Urgentziazko egoeretan arreta emozionala eta babesa eskainiko dira, segurtasuna lehenetsiz. Era berean, eskura dauden zerbitzu eta aukerei buruzko informazioa ere emango da.