Eibarko Udala
2026/06/20 23:00
-
2026/06/21 02:00

SexuBizi-Gune Morea Sanjuanetan eskuragarri izango da

Untzaga plaza

SEXUBIZI-GUNE MOREA

Sexualitate eta harreman osasuntsuak sustatzeko zerbitzua. Jai giroan kokatutako gune mugikorra da, informazioa, aholkularitza eta eraso matxisten aurkako arreta eta babesa eskaintzen dituena.

Zer eskaintzen du zerbitzuak?

  • Sexualitateari buruzko informazioa.
  • Kondoiak.
  • Sexu-indarkeriari buruzko informazioa.
  • Sexu-erasoen aurrean, babesgune bat: laguntza emozionala, informazioa, aholkularitza eta beharrezko biderapena eskaintzen dira.

Egunak, ordutegia eta kokapena: UNTZAGA PLAZA

·         Ekainaren 19an, 23:00etatik 02:00etara.

·         Ekainaren 20an, 23:00etatik 02:00etara.

·         Ekainaren 23an, 00:00etatik 03:00etara.

·         Ekainaren 24an, 00:00etatik 03:00etara.

Eraso matxisten aurrean arreta telefonikoa San Juanetan

Ekainaren 19 eta 20an, 23:00etatik 11:00etara.

Ekainaren 23 eta 24an, 00:00etatik 12:00etara.

Zerbitzua Gune Morearen ordutegiarekin batera aktibatuko da, eta hurrengo eguneko goizeko 11:00ak edo eguerdiko 12:00ak arte egongo da martxan.

TELEFONOA: 688 853 440

Zer eskaintzen da?

·         Informazioa eta aholkularitza. Emakumearen nahiak eta beharrak entzun ondoren, eskura dauden aukera eta zerbitzuei buruzko informazioa emango da, eta beharrezkoa den baliabidera bideratu.

·         Larrialdietako esku-hartzea. Urgentziazko egoeretan arreta emozionala eta babesa eskainiko dira, segurtasuna lehenetsiz. Era berean, eskura dauden zerbitzu eta aukerei buruzko informazioa ere emango da.