Eibarko Udala
2025/06/23 00:00
-
2025/06/24 03:00

SexuBizi-Gune Morea San Juan Jaiak

Untzaga plaza

Sexualitate eta harreman osasuntsuak bultzatzen dituen zerbitzua da. SexuBizi informazioa, aholkularitza eta genero erasoen aurkako babesgunea.

Esku-hartzeak harreman eta sexualitate osasuntsuak bultzatzea du helburu, prebentzioa osotasunean landuz eta jai ingurunetara hurbilduz. 

SexuBizi babesgunearen bidez, jai giroan ematen diren genero erasoak prebenitzea, gertatzen direnei aurre egitea, eta honen kontzientziazioa bultzatzea bilatzen da. 

Gune hau, babes lekua, gune segurua izango da eskatzen duen edozein pertsonarentzat, eta aldi berean, genero indarkeriari aurre egiteko bitartekoak eskuratu ahalko dira: laguntza emozionala, informazioa, aholkua eta biderapena, besteak beste.