Eibarko Udala
2026/05/09 22:30
-
2026/05/10 01:30

SexuBizi-Gune Morea Galiziako jaietan eskuragarri izango da

Urkizu

SEXUBIZI-GUNE MOREA ZERBITZUA
Sexualitate eta harreman osasuntsuak bultzatzen dituen zerbitzua da. SexuBizi informazioa, aholkularitza eta genero-erasoen aurkako babesgunea eskaitzen duen espazioa da.

Esku-hartzeak harreman eta sexualitate osasuntsuak bultzatzea du helburu, prebentzioa osotasunean landuz eta jai ingurunetara hurbilduz. 

SexuBizi babesgunearen bidez, jai-giroan gertatzen diren genero-erasoak prebenitzea, gertatzen direnei aurre egitea eta  kontzientziazioa bultzatzea bilatzen da. 

Babesleku hau gune segurua izango da behar duen edozein pertsonarentzat, eta aldi berean, genero-indarkeriari aurre egiteko bitartekoak eskuratu ahalko dira bertan: laguntza emozionala, informazioa, aholkua eta deribazioa, besteak beste. 

Zerbitzua Jai eta aisialdiko guneetan eraso matxisten aurrean jarduteko I. Protokoloaren baitan dago.

Galiziako jaietan egongo den data eta ordutegia hau da: 

  • Maiatzak 9, larunbata

Gaueko 22:30etik 01:30era

Urkizun