- https://www.eibar.eus/eu/berdintasuna-andretxea/agenda/sexubizi-gune-morea-eibarko-galiziar-jaietan
- SexuBizi-Gune Morea Eibarko Galiziar jaietan
- 2025-05-10T22:00:00+02:00
- 2025-05-11T01:00:00+02:00
2025/05/10
22:00
-
2025/05/11
01:00
SexuBizi-Gune Morea Eibarko Galiziar jaietan
Urkizu Pasealekua
Sexu Bizi-Gune Morea, sexu aholkularitza eta eraso matxisten aurkako babesgunea eskaintzen duen gune mugikorra, maiatzaren 10ean, larunbata, gaueko 22:00etatik 01: 00etara egongo da martxan Urkizuko Pasealekuan, Eibarko Galiziar jaiak direla eta.
Zergatik gerturatu gunera?
- Sexualitateari buruzko informazioa jaso nahi baduzu (erotika, plazera, mitoak, orientazioa, nortasuna, infekzioak, gaixotasunak).
- Kondoiak behar badituzu.
- Aholkularitza profesionala behar baduzu.
- Sexu indarkeriari buruzko informazioa jaso nahi baduzu.
- Sexu erasorik pairatu baduzu, babes gune bat izango duzu.