"Pagatxa Mugimenduan" aurkezpena

Pagatxak, Entre Amigos - Lagun Artean elkartearen laguntzarekin, Pagatxa Mugimenduan prozesu aurkezpena antolatu du: 

"Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzaz, antolatu dugun prozesu honetan parte hartzea nahi dugu, elkarte gisa indartzeko eta egungo egoerara nola egokitu gaitezen hausnartzeko. Horrela, guztiok, gure aniztasunaren aitortzetik, burutzen ditugun ekintzetan ordezkatuta izan gaitezke. 

Gozamenetik, pentsatzeko, ikasteko eta hazteko aukera eskainiko digun espazioa izango da, erreferente eta inspirazio gisa, beste emakume batzuk eta beraien prozesuak izanda. Horrek, Eibarko emakumeei, eibartarrei eta jendarteari eskaini nahi dioguna elkarrekin definitzeko aukera emango digu". 

Edukiera bete arte (65 pertsona).

Noiz 2021/05/06
17:00 - 19:00
Non Armeria Eskola, Areto Nagusia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal