Munduko Emakumeen Literaturazko saioetan izena emateko epea

2023/2024 ikasturtean, Andretxean egingo diren Munduko Emakumeen Literaturazko saioetan, emakume italiarren literatura izango da protagonista.

Munduko Emakumeen Literaturazko Saioetan, Italiako emakumeen literaturaren aldi historiko luze bat zeharkatuko da. Querrelle delles femmes-en manifestuetatik hasi eta gaur egunera arte, emakume italiarren bizitzan eta literaturan eragin handiena izan duten une historikoak zeharkatuz. Bestalde, sarrera geografiko eta soziologiko bat egingo da, testuak testuinguruaren arabera aztertzen laguntzeko.

Emakumeei zuzenduta egongo diren saio hauek, hilean behin izango dira, 17:30etik 19:30era, Andretxeko Maistrak gelan, honako data hauetan: 2023ko urriak 4, azaroak 8, abenduak 20 eta 2024ko urtarrilak 17, otsailak 21, martxoak 20, apirilak 24 eta maiatzak 22.

Ainhoa Aldazabal Gallasteguik (Skolastika) dinamizatuko ditu saioak.

Saio hauetan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2023ko irailaren 1etik 22ra (biak barne)Udalaren eta Andretxearen webguneetan eskuragarri egongo den formulario bat betez (Andretxean eta Pegoran ere, formularioak bete ahal izango dira).

Noiz 2023/09/01
2023/09/22
Non Andretxea (Isasi Kalea 11)
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal