Eibarko Udala
2025/12/11 18:00-19:30

Liburu-aurkezpena: Euskal Herriko Greba Feministak. Diskurtsoaren analisia feminismo materialistatik

Andretxea, Isasi 11

Uma Ulaziak Euskal Herriko 2019ko martxoaren 8ko eta 2023ko azaroaren 30eko greba feministak aztertzen ditu lan honetan. Bi greben gakoak azaltzen ditu, ertz eta eztabaida nagusiak. Bi greba feministen diskurtsoen analisiaren bitartez, feminismo idealistaren eta feminismo materialistaren arteko ezberdintasunak erakusten dizkigu, eta feminismo idealista eta materialistaren perspektibak bi greben diskurtsoetan nola barneratzen eta birsortzen diren agertzen. Ikerketa horrekin marko idealista eta materialistaren inplikazio politikoak azaleratzen ditu.

Idealismo patriarkala gure ikuskera eta diskurtsoetan nola hedatzen den antzemateko hausnarketa da liburua, borroka feminista-materialista indartzen jarraitzeko ongarria.

Mugimendu feministari eta haren bilakaera kolektiboari dagozkion gai horiei buruz elkarrekin eztabaidatzeko eta hausnartzeko aukera izango dugu.

Hizlaria: Uma Ulazia Zubeldia

Eguna: abenduak 11, osteguna

Ordua: 18:00 

Tokia: Andretxea

Hizkuntza: Euskara