Eibarko Udala
2026/03/05 18:00-19:00

Liburu-aurkezpena: Amaieratik hasi. Euskal Feminismoa, aldaketarako paradigma

Andretxea

MARTXOAK 8KO LANTALDEA

"Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma" liburua Iratzar fundazioak eta Txalaparta argitaletxeak lankidetzan sortu duten Iparorratza bildumako hamargarren zenbakia da. Naia Torrealdaik liburu honetan feminismoetan bizirik dauden korapiloak izendatzen ditu, besteak beste.

 Naia Torrealdaik Ekhiñe Petriatirekin aurkeztuko du, eta, ondoren, gaiaren inguruko solasaldia egongo da.

Jarduera irekia eta doakoa izango da.