- https://www.eibar.eus/eu/berdintasuna-andretxea/agenda/la-jauria-idazketa-sortzaile-feministako-tailerrean-aurrematrikula-epea-1
- La jauría: idazketa sortzaile feministako tailerrean aurrematrikula epea
- 2026-02-02T20:00:00+01:00
- 2026-02-24T23:00:00+01:00
- MAISTRAK LIBURUTEGIA
La jauría: idazketa sortzaile feministako tailerrean aurrematrikula epea
Udaleko eta Andretxeko webguneetan eta Andretxean aurrez aurre
Idatzi egin behar dugu hitz egin beharra dugulako eta batzuetan ez dakigulako nola egin. Elkarri irakurri behar diogu, istorioak partekatzea baita irakatsi zigutena aldatzeko modu bakarra. Idazteko tailerra gune bat da gure sormena ezagutzeko, liburuez hitz egiteko, gure ideiekin gozatzeko, testuak inprobisatzeko, blokeoak hausteko eta adierazten ikasteko Ortografia-akatsek ez dute garrantzirik, eta ez da gogoratu behar institutuan literaturari buruz kontatu zigutena; nahikoa da libre sentitzeko gogoa izatea sortzeko.
Egunak: martxoak 6, 13, 20 eta 27, ostirala
Ordua: 17:30 - 19:30
Hizkuntza: gaztelaniaz
Formatzailea: Amaia Barrena Garcia
Aurrematrikula
Aurrematrikulak 2026ko otsailaren 2tik 24ra egin ahal izango dira (biak barne). Udalaren eta Andretxearen webguneetan eskuragarri dagoen online inprimaki bat bete beharko da. Andretxean ere aurrez aurre bete ahal izango da