Eibarko Udala
2025/03/03 18:00-19:30
HERRITARRENTZAT SAIO IREKIAK   MARTXOAREN 8KO PROGRAMAZIOA

Hitzaldia: Zaintza sistema publiko komunitarioa. Hausnarketa feminista batzuk

Andretxea, Isasi 11

HERRITARRENTZAT SAIO IREKIAK - MARTXOAREN 8KO PROGRAMAZIOA

Teoria eta praktika feministatik abiatzen gara beti. Badira urte mordoxka bat Euskal Herriko mugimendu feministak eta beste herrialde batzuetako mugimendu feministek ere zaintzaren gaia diskurtso politikoaren erdigunean kokatu zutela. Abiapuntua da bereziki ekonomia feministak eskaintzen digun begirada hori, nolabait ikusezinak eta aitortzarik gabeak eta bizitza sostengatzeko ezinbestekoak diren lan eta prozesu horiei guztiei arreta jartzea. Ez da kasualitatea ikusezinak eta aitortza politiko eta ekonomikorik gabe dauden lan horiek emakumeon esku egotea.

Hizlaria:  Miren Aranguren Etxarte (Emagin).

Eguna: martxoak 3, astelehena

Ordua: 18:00

Tokia: Andretxea

Hizkuntza: Euskara

Antolatzailea: Martxoaren 8ko lantaldea 

Martxoaren 8ko programazioaren jarduera irekia da.

*Jarduerak haurrentzako zaintza zerbitzua du.