- https://www.eibar.eus/eu/berdintasuna-andretxea/agenda/hitzaldia-zaintza-eta-etxez-etxeko-langileen-eskubideak
- Hitzaldia: Zaintza eta etxez etxeko langileen eskubideak
- 2019-12-14T18:00:00+01:00
- 2019-12-14T20:00:00+01:00
Hitzaldia: Zaintza eta etxez etxeko langileen eskubideak
Portalea - 3.solairuko ikastaro gela
Azker urteotan, euskal gizartearen zahartze joeraren ondorioz, handitu da zaintza eta etxez etxeko lanbidea. Horretan parte hartzen duten gehienak emakumeak dira, batez ere atzerritar jatorrizkoak.
Lan esparru horretan jokatzen diren harremanak, baldintzak, egoerak, gatazkak, langileen eskubideak, aukerak eta aldarrikapenak izango dira hitzaldi ireki honetan eztabaidatuko diren gaiak.
Hizlaria: Liz Quintana (abokatua, Etxekotu Gabeko Emakume Langileak taldearen kidea)
Antolatzaileak: Gizartekintza (Aniztasun kulturala atala eta Berdintasun Zerbitzua) eta Mundu bat kooperatiba elkartea
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila, Familia Politikako eta Aniztasun Zuzendaritza
Jarduera irekia eta doan izango da.